XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Lo piska bat egiteko hainbeste paketasun lortu badugu behintzat....
Hau esan ordu entzun zen, berriz ere, sekulan baino gehiagoko kro-kroa....
Barasi guztia otoitzean hasi balitz bezala ematen zuen....
Kro-kro leguna izan, nahiz-ta hain xamurra, orduan bai odola urtua sumatu beren zainetan anai-arrebak....
- Zer den hori, neska? - Dar-darian niok, motel....
Bat-batean, kroa haunditu, haunditu, haunditu egin zen....
Anai-arreba ezin izan ziren gelditu leihotik kanpora begiratu gabe... eta han ikusi zutenak tenteka jarri zizkien ileak....
Lintzura hartatik, ur geldi haietatik, igel-talde ikaragarri bat hasi zen azaltzen....
Baziren han mota guztietakoak eta ixildu ere gabe han hasi ziren agertzen, ur-izpitik, osto-gainez, begiak ate-zorian, denak etxeruntz, berengana....
Harriturik gelditu ziren anai-arreba barasira begira, ibai-txoko hartara begira, igel hauei begira....
Horiek, izugarrizko sailka, laister ertsitu zieten etxea....
Gogoratu zitzaien atea zabalduta igelak hankazpian leherturik irten egitea....